Ezagutza eta jakinduria ez dira sekula nahasi behar.

Ezagutzak, babarrunak eltzetik ateratzeko balio digu.

Jakinduriak bizitzen laguntzen digu.

ZER DA ETA ZERTARAKO?

mirari zertarako.001 coachingaldaketa

Mirari Bereziartua Arotzenaren eskutik sortu zen 2004ean John Witmore eta Tomas Leonard-en coaching ikuskeran oinarrituta. Ordutik liderra da Euskal Herrian.

Gure egitasmoaren zentzua, pertsonek eta kolektiboek  beraien geroaz erabakitzeko duten eskubidean oinarritzen da. Horregatik, bezeroari laguntzerakoan beti bere bide-orriaren subjektu kontsideraziotik egitea ardatz nagusia bihurtzen da. 

Ematen ari den etengabeko aldaketaren aurrean, entrenamendu bidez, subjektu izaera horri dagokion burujabetza aktibatzen laguntzea da gure nahia eta egitasmoaren zentzua.  Sistema oso bat, erraza eta indartsua eskaintzen dugu. 

Nori?. Bai pertsonei eta bai organizazioei 

Zertarako?. Norbere burujabetza den lidertzatik indartuz, pertsona batek edo kolektibo batek nahi duena, modu eraginkorrean lortzeko. Bezeroarekiko abiaburu hauetan oinarritzen gara: subjektu erabakior, autoerregulatzaile, libre, singular eta elkar-eragile ezaugarriz jantzitakoa. Bere garapen psiko-sozio-biologikoa, ekarpen osotik nola egin nahi duen argitzen eta egiten laguntzen dugu.

Aldaketa emateko zer jardunbide jarraitu? ."Egin beharra"ren ikuskera gaindituz norbere bizitzaren zentzua biziberrituko duen nahiaren aukeratik, etengabeko erronka den bizitzan, ezina, ekinez, egina bihurtzera eramango duena.